Oria merkatal elkartearen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 22a, 16:56

Gaur eguerdian ikusmin handia piztu du Oria merkatal elkarteak herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean abian jarritako zozketak. Bi saski eder zozketatu dituzte herriko merkatariek: 14462 eta 08637 zenbakiak izan dira sarituak. Zenbaki horien jabeak Ogi Goxo okindegira gerturatu behar dute. Epe laburrean sarituak agertuko ez balira, berriro zozketa egingo dutela jakinarazi dute merkatariek. Bi saskiak Caja Rural Navarrako erakusleihoan daude ikusgai oraingoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!