Mimendi Kalean dagoen Borda harategiko txistorrak hirugarren saria jaso zuen Donostiako San Tomasetan. Maria Pilar Gonzalez (ama) Cristobal Gonzalez (aita) eta Aitor Gonzalez (semea) dira bertan txistorra egiten dutenak. Cristobalek aitortu duenez, “gure txistorrek sekretu berezirik ez dute, genero eta espezieak onak aukeratzea eta maitasuna jartzea lanean, besterik ez da behar”.
Orain 11 urte ireki zen harategi onek badaki zer den sariak irabaztea orain aurretik ere. San Tomaseko sariketan hiru aldiz geratu izan da hirugarren; Ordizian, txistorraren inguruan egiten den saririk ospetsuenean alegia, lehen postua eskuratu zuen 2004an.