San Tomas eguna Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 22a, 09:39

Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolan San Tomas eguna ospatu zuten atzo. "Goizean goiz, Mari Domingiren bisita izan genuen eta haur bakoitzak berarekin hitz egiteko aukera izan zuen; bukaeran, Olentzarorentzako gutuna eman zioten Mari Domingiri. Agurtu ostean, txisorra ogitarteko goxoak banatu ziren eta egun paregabea igaro zuten ikastolako haur guztiek". Gaur goizean Olentzaro etorriko da ikastolara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!