Lehenengo aldiz ospatu zen San Tomas eguna Urnietan, Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarraren eskutik, eta eguraldi ona lagun herritarren erantzun ona jaso zuen. Bertako baserrietako sagardo txapelketa eta txistorra izan ziren jaiaren protagonista. Sagardo txapelketan Milluts baserrikoa izan zen garailea, bigarren postua lortu zuen Montefrio baserriarekin berdinketa izan ondoren desenpatean irabazi zuen. Hirugarren posturako ere berdinketa izan zen Altzibarzarra eta Errotaberri baserrien artean. Saskia ere zozketatu zen eta honako zenbakia izan zen irabazlea: 358. Iñistorra Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie jai-gunera gerturatu diren guztiei eta batez sagardogileei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!