24 orduko areto futbol txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 18a, 17:53

Andoaingo Arrate pilotalekuan 24 orduko areto futbol txapelketa jokatuko da hurrengo larunbatean.Abenduaren 26an hasiko da arratsaldeko 14:00etan. Gutxienez 24 talderen parte hartzea beharrezko da. Izen ematea Allurralde kiroldegiko bulegoetan egin behar da.

Izen ematea 60 eurokoa izango da eta hiru sari egongo dira lehen hiru sailkatuentzat. Euskaldunak antolatzen du, Kiroletako Udal Patronatuaren babesarekin. Txapelketaren zozketa abenduaren 23an arratsaldeko 19:30etan izango da Allurralde kiroldegian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!