Antton Pebet Memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 18a, 15:08

Behar-Zana elkarteak antolatuta, gaur iluntzean zen hastekoa I. Antton Pebet Memoriala Bearzana pilotalekuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordea, eguraldi txarra medio, abenduaren 24ra atzeratzea erabaki dute. Eguberri bezperan, beraz, goizeko 11:00tan leku berean jokatuko dira gaurko aurreikusitako partidak. Hauexek pilotariak: Kadeteak: Erostarbe-Ormazabal 'Artzai / Maiza-Elustondo. Jubenilak: Urbieta-Jaka / Oronoz-Maiza. Nagusiak: Bilbao-Alberdi / Lizaso-Erreka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!