Lankidetza hitzarmenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 18a, 09:52

Urnietako Udalak eta herriko kultura eta kirol ekimenetan buru-belarri diharduen hainbat taldek 2009. urteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuen abenduaren 11n Udaletxeko Batzarre Aretoan egin zen ekitaldian.

Bertan, Udalaren aldetik, Mikel Izagirre alkatea eta Ramon Goikoetxea Kultura eta Euskara zinegotzia izan ziren. Mikel Izagirre alkateak adierazi zuen 2009. urtean aurrekoan baino lau talde gehiago direla lankidetza-hitzarmena sinatu dutenak, horrek adierazten duelarik gero eta talde gehiago direla bere urteko jarduna finkatzen ari direnak, jarduera finko hori eta Udalaren ekimena baitira hitzartu nahi direnak.
Adierazi zuen ere, 2009. urtean talde horiei ematen zaien dirulaguntza kopurua jaitsi egin dela, aski ezaguna den egoera ekonomiko txarrarengatik. 2010. urterako ere aurreratu zuen egoera hori ez dela asko aldatuko eta murrizpenekin jarraitu beharko duela Udalak. Nolanahi ere, adierazgarritzat jo zuen krisia izan arren, lau talde berri hitzarmengintza horretara bildu izana. Hitzarmengintza honetan Urnietako Udalak 40.800 euro eman dizkie 2009an bertan azaltzen diren taldeei. Argazkian ikus litezke hitzarmena sinatu zuten ordezkariak:

Kultura eta Euskara:
Txanbolin Txistu Elkartea: Justo Egaña.
Egape Dantza Taldea: Maria Sandonis.
Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea: Alazne Manero.
Poxta Zahar Elkartea: Nerea Ugalde.
Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarra: Joxeba Lizeaga.

Kirola:
Izurde Elkartea: Pedro Gonzalo.
Adarra Judo Taldea: Iker Lizarribar.
Sansonarri Herri Kirol Elkartea: Patxi Morandeira.
Buruntzape Txirrindulari Taldea: Joxean Amenabar (ez da argazkian).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!