Eguberriak: IkusZirkus Zirkoaren magia Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 17a, 19:57

Urtez urte zirkoari tartea eskaintzen zaio andoainen. Hainbat egunez proposamen ezberdinak taularatuko dira Basteron, guztiak ikusgarriak. Abenduaren 26tik 30era Bastero kulturgunean. Hona, argibide guztiak:

Europako zirko konpainia ezberdinen bilgune bilakatuko da Andoain, abenduaren 26an hasiko den Ikuszirkus edizio berrian. Frantziatik, Kataluniatik, Erresuma Batutik eta Belgikatik prposamenak iritsiko dira, Euskal Herriko Kilikolo konpainiak aurtengo edizioa amaituko duelarik.
Eguberrietan zer egin ez dakienarentzat, iluntzero proposamen txundigarriak eta barregarriak aurkituko ditu Basteroko auditorioan. Umorea, magia, musika..., ikuskizuna hastera doa.

Abenduak 26, larunbata.
20:00 Los Excéntricos Katalunya–Frantzia.
    10 euro. Sarrera zenbakitua.
Musikaren, malabarearen eta klownaren uztarketa maisutasunez egina. Kabaret surrealistatzat definitu dute ikuskizuna: irristaldiak eta matrailekoak bata bestearen atzetik.

Abenduak 27, igandea.
20:00 Shake That (Belgika)
    Feeding The Fish (Erresuma Batua).
    [behean, argazkian]
    10 euro. Sarrera zenbakitua.
Shake That umorea, magia..., eta etengabe ikuslearekin elkar eragiten duen konpainia. Koktel giroko tabernan oinarritzen da ikuskizuna, boskote batek bideratutakoa.
Feeding the fish obran, bestalde, malabareen teknika berrienak ikusteko aukera paregabea eskainiko da. Besteak beste argiekin egindako malabareen saio ikusgarria.

Abenduak 28, astelehena.
20:00 Le Cirque Du Bout Du  Monde (Frantzia).
    [goian, argazkian]
    10 euro. Sarrera zenbakitua.
Aurreko eguneko eskaintzaren beste muturrean kokatzen da. Frantziarrak malabareen teknika tradizionalaren erakusgarri bilakatu dira.

Abenduak 29, asteartea.
20:00 Viceverso. Circ Hula (Katalunya).
    10 euro. Sarrera zenbakitua.
Umorea eta majia tartekatzen dira, adin guztietarako ikuskizunarekin. Antzerkia eta zirkuko jarduera ezberdinak ere uztartzen dituzte.

Abenduak 30, asteazkena.
17:00 Kilikolo (Euskal Herria).
3 euro. Sarrera zenbakitu gabe.
Bikote bat, musika eta antzerkia baliatuz ikuskizuna osatuko duena. Obran zehar bideoak, argazkiak eta musikak garrantzia hartuko dute.

SARRERAK DAGOENEKO SALGAI
•Internet bidez: www.kutxa.net
•Bastero: Musika eskolara doan sarbidea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!