Eguberriak: Opari ederrak egiteko aukera zabala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 17a, 19:56

Salbuespenak salbuespen, gehiengoa azken ordurarte ibili ohi da eguberrietako opariak erosterako garaian. hona hainbat proposamen, eskualdean bertan etxetik gertu eskuragarri daudenak.

1-Produktua: bonsaia.
Salneurria: 44 euro.
Saltokia: Jone Olasagasti (Andoain).
Deskribapena: zortzi urteko bonsaia. Kanpoan hobeto mantentzen da, bestela, etxe barruan toki aireztatua behar du. Beti hezetasun puntu bat, lurra ilun mantentzea da egokiena. Horren arabera kalkula liteke, zenbatero ureztatu landarea.

2-Produktua: argazkiak jartzeko euskarria.
Salneurria: 18-35 euro.
Saltokia: Jone Olasagasti (Andoain).
Deskribapena: eskuz egindako argazkiak jartzeko euskarriak. Kolore desberdinetakoak, telazko loreekin edota lore lehorrekin eginak. Egokiak gustukoen ditugun argazkiak jartzeko, leku kutunenean.

3-Produktua: kate eta belarritakoak.
Salneurria: belarritakoek 27 euro; kateak 39 euro.
Saltokia: Li (Andoain).
Deskribapena: harri naturalez eginiko produktuak dira biak. Okasio berezietarako, nahi izanez gero baita egunerokotasunean erabiltzeko ere. Biak ere elkarren osagarri, batera janzteko eta aurpegi ingurua alaitzeko ezin egokiagoak.

4-Produktua: poltsa.
Salneurria: 38 euro.
Saltokia: Li (Andoain).
Deskribapena: moda-modako poltsa. Eraman erraza, eta aldi berean, barruan beharrezko dena sartzeko nahikoa lekurekin. Arropaz gain, osagarriak ere gorputzeko apaingarri izan daitezen.
5-Produktua: diru-zorroa.
Salneurria: 26 euro.
Saltokia: Li (Andoain).
Deskribapena: poltsa berria estreinatzeko opari ezin egokiagoa, larruzko diru-zorroa. Txanponak, billeteak, txartelak, argazkiren bat edota norbere naziotasun agiria eraman eta ez galtzeko segurua. Gainera, dituen kolore eta apaingarriekin erakusteko modukoa.

6-Produktua: ilerako tratamendua.
Salneurria: 19,19 euro.
Saltokia: Xarmant (Villabona).
Deskribapena: ile tindatua dutenentzat produktu berria, egokitzaile eraginkorra. Ilea aklaratu gabe balia  liteke. Ilea bikain zaintzeko aurtengo nobedade praktikoa, erabilterraza.

7-Produktua: poltsa.
Salneurria: 24,60 euro.
Saltokia: Xarmant (Villabona).
Deskribapena: egun euritsuetan soinean zintzilik eramateko lagungarria suertatuko dena. Gorputzera ezin hobeto egokitzen da, zira materialez estalia baitago. Bustita ere, ura ez da poltsa barrura sartuko.

8-Produktua: “Murgil, historiaren itsasoan”.
Salneurria: 29,70 euro.
Saltokia: Basajaun (Villabona).
Deskribapena: Trivial moduko jokoetan aritu denak gustuko izango du gazte zein helduei zuzendutako euskarazko jokoa. Gizartea, pertsonaiak, kultura, gertakariak eta geografia alorrei lotutako 1.500 galderei erantzutean oinarritzen da jokoa.

9-Produktua: “Urtaro jauzia, urtarotik urtarora salto-jokoan”.
Salneurria: 15 euro.
Saltokia: Basajaun (Villabona).
Deskribapena: antzaren jokoan parte hartu duenari ezaguna egingo zaio, “Urtaro jauziak” jokoak mekanismo beretsua du eta. Dadoak taula gainera botata, urtaroei lotutako 72 laukitxodun ibilbidea osatu behar da.

10-Produktua: “Euskarbel, hitz gurutzatuen jokoa”.
Salneurria: 32,50 euro.
Saltokia: Basajaun (Villabona).
Deskribapena: Ikastolen Elkarteak kaleratutako jolasa hitz jokoetan oinarritzen da, zehazkiago esanda, hitzak elkarren artean gurutzatzean. Egokia zortzi urtetik gorakoentzat.

11-Produktua: lurrin produktu sorta.
Salneurria: bakoitzak 50 euro inguru.
Saltokia: Amaiur (Villabona).
Deskribapena: Coco Chanel, Chantal Tomas, Versace. Izen handiko pertsonaien lurrin eskaintza. Produktu esklusiboak, usain ederrekoak, Eguberri hauetan goazen lekura goazela, han edo hemen arrasto ahaztezina uzten lagunduko duena.

12-Produktua: poltsa, aterkia eta fularra.
Salneurria: aterkiak 22 euro, poltsak 30-35 euro eta fularrak 18 euro.
Saltokia: Amaiur (Villabona).
Deskribapena: euria goitik behera kalean, eta egun kaxkarrei aurpegi ederra jarri behar! Horretan laguntzeko hona hemen hiru produktu; koloretako marradun aterkia, loredun fularra eta diru-zorro, mugikor nahiz bestelakoak jasota eramateko larruzko poltsa.

13-Produktua: txano, bufanda eta eskularruak.
Salneurria: txanoak 25 euro, bufandak 15 euro eta eskularruak 10-15 euro.
Saltokia: Amantegi (Andoain).
Deskribapena: udazken amaierak ekarri du denboraldiko lehen hotzaldia, eta baita elur malutak ere. Giro honetatik babesteko gure lagunik onenak, bururako kapela, lepoa tapatzeko bufanda eta eskuak ez izozteko eskularruak dira. Hirurak estilo berekoak badira, kasu honetan bezala, are politago.

14-Produktua: pijama eta jertsea.
Salneurria: pijamak 30 euro eta jertseak 45 euro.
Saltokia: Amantegi (Andoain).
Deskribapena: kalean bakarrik ez, etxean egongelan goxo-goxo egoteko negu parte honetarako jantziak; bi piezako pijama jokoa eta gainerako jertsea. Denak ere estilo edo joera berekoak. Etxean egonda ere, apain-apain jantzi gaitezke eta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!