Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskaldunon Egunkariako auzipetuak babesteko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 17a, 18:34

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskaldunon Egunkariako auzipetuak babesteko datorren larunbatean, abenduaren 19an, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.


Egunkariaren itxiera eta hainbat lagun eta kideren atxiloketa ekarri zuen auzi bidegabea oraindik ez da bukatu. Polizia eta juezek euskaldungoa eguneroko euskarazko prentsarik gabe utzi nahi izan zuten justiziaren izenean eta horretarako herritik eta herriarekin sortutako egitasmoa kolpatu zuten. Ez da ulergarria eta ezta onargarria ere, hainbeste urte pasa eta auzia bertan behera utzi ez izana.
Horregatik, euskara elkarteen federaziotik, bost auzipetuei eta beraien senide zein lagunei babesa adieraztearekin batera, abenduaren 19an Bilboko manifestaziora agertzeko deia egin nahi diogu euskal gizarteari. 
 
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!