Gaztelekukoak Gipuzkoako txapelketarako finalak larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 17a, 18:21

Zesta punta. Gipuzkoako Foru Aldundiak, eguraldia txarra dela eta, lehengo asteburuan jokatu behar ziren Gipuzkoako finalak atzeratu egin zituen, eta honen ondorioz finalak Abenduak 26 arratsaldeko 16:30tatik aurrera jolastuko dira. Partiduen ordena berdina izango da, kadeteak lehen partidua, jubenilak bigarrena eta azkenik seniorrak.

Igor Lizasoain, Maikel Gomez Gazteleku 1eko pilotariak eta  Iñigo Garcia, Borja Garcia Gazteleku 2ko pilotariak, Gipuzkoako txapelketarako finalerako sailkatu dira Senior mailan. Eguraldia dela eta, astebetez atzeratu ziren finalak. Larunbat hnetan jokatuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!