Lehiaketan Euskadiko 42 ikastetxek parte hartzen dute eta bertan teknologia berriak erabiliaz giza balore ezberdinak lantzen dituzte. Informazioa bilatzea, taldean eztabaidatu eta lana serio egitea ezinbestekoa dira lehiaketan arrakasta izateko.
Lehiaketaren bigarren fasea hasia da jadanik eta oraingoan ikasleak buru eta belarri ari dira internetek izan ditzakeen arriskuen inguruan ikasten, hausnartzen eta eztabaidatzen. Martxoan bukatzen da lehiaketa; ea hasi diren moduan bukatzea lortzen duten…