Andoaingo zesta punta taldeak Gipuzkoako finalerako sailkatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 17a, 09:40

Igor Lizasoain, Maikel Gomez GAZTELEKU 1eko pilotariak eta  Iñigo Garcia, Borja Garcia GAZTELEKU 2ko pilotariak, Gipuzkoako txapelketarako finalerako sailkatu dira "Senior" mailan. Finala Andoaingo ARRATE pilotalekuan jokatuko da larunbat goizean 10:15tan hasita hirugarren partiduan.

Aurretikan jokatu den ligaxkan partidurik galdu gabe sailkatu dira bi bikoteak eta lehengo asteburuan jokatutako semifinalak irabazi egin zituzten. Hau ikusita, larunbaterako final erakargarria eta parekatua espero da.
 
GIPUZKOAKO ZESTA PUNTA TXAPELKETAKO FINALAK LARUNBAT GOIZEAN ARRATE PILOTALEKUAN
 
Larunbat goizean, Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira 10:15tan hasita. Hiru maila ezberdinetako finalak jokatuko dira:
 
  • 1.- KADETE MAILAN: DANOK BAT - DONOSTIA JAI ALAI 1
  • 2.- JUBENIL MAILAN: ZUMAIA 1   - DONOSTIA JAI ALAI
  • 3.- SENIOR MAILAN: GAZTELEKU 1 - GAZTELEKU 2   [Igor Lizasoain-Maikel Gomez & Iñigo Garcia-Borja Garcia]


 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!