Batzarraldian ezker abertzaleko lau hautetsi horiek kanporatzeko agindua eman zen eta udaltzainek lehenengo, eta ertzainek ondoren, lau hautetsiak eta babesa ematera gerturatutako bost herritar identifikatu eta kanporatu zituzten.
Udan, epaitegira joateko zitazioa jaso zuten aipatu bederatzi herritarrek. Fiskalak bi neurri eskatu omen ditu:
- Sei hilabeteko espetxe zigorra bakoitzarentzat.
- Hiru urtean mota horretako ekimenetan parte hartzeko debekua.
Bederatzi herritarrei deklarazioa hartuko diete abenduaren 15ean 10:30tan hasiko den epaiketan. Lekuko bezala Perez Gabarain alkate ohia (orduko alkateak), zortzi ertzain eta Udaletxeko idazkaria deituta daude.
Idatzi baten bitartez, Andoaingo esker abertzaleak "egoeraren antzutasuna salatu nahi du. Asteazkeneko epaiketak erakusten du Andoainen bizi garen sasi-demokrazia zein tamainakoa den. Azkenengo hauteskunde anti-demokratikoetan herri borondatea zapaldu zuten, herritarrei hitza eta erabakia ukatuz eta zapalduz. Baina ez hori bakarrik; epaitegietara ere bidaltzen dituzte herritarrak. Ilegalizazioen ataka gainditu eta Euskal Herriak beharrezkoa duen aldaketa gauzatu behar da berehalakoan. Eztabaidatuz, guztiok batera, gure herriaren etorkizuna eraikiko dugu".