Atzo, abenduaren 13an, Aizkardi mendi elkarteak Oñati inguruko mendietara antolatutako ibilbidean 24 pertsonako taldeak hartu zuen parte. Araotzetik abiatuta, Orkatzategi, Kurutzeberri, Aranguren eta Degurixa zeharkatu zituzten. Botatako elurrak ibilbidea edertu zuela adierazi dute Aizkardiko kideek, nahiz eta ikuspegiak gutxitu. Horren adibide, igorri dituzten argazkiak.