XIII. Gau krosa, jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 14a, 11:23

‘Hamabi orduz kirolean Zizurkilen' ekimenaren baitan, kirol ekimen ugari izan zen goizetik gauera abenduaren 12an Zizurkil Goran nahiz Elbarrenan. Haur, gazte zein helduk hartu zuen parte ekintzatan eta XIII. Gau krosarekin eman zitzaion amaiera. Giro hotzari aurre eginez eta zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea burutuz, 224 korrikalarik hartu zuen parte helduen sailean. Zuhaitz Ezpeleta legazpiarra iritsi zen lehen postuan, 21'51'' denborarekin. Xabat Manzisidor azpeitiarra izan zen bigarrena (21'56'') eta Eneko Garin villabonatarra hirugarrena (22'14''). Eskualdeko korrikalarien partaidetza handia izan zen. Hara www.herrikrossa.com-etik hartutako parte hartzaileen zerrenda: Ikus sailkapena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!