Hitzorduak Andoainen Egunkariaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 11a, 15:58

Egunkariaren aldeko Batzordeak ehundik gora herritar bildu zituen Arrate pilotalekuan, helburu nagusiarekin: herri osoari Bilboko manifestaziora joateko deia luzatzea. Abenduaren 19an izango da, jakina denez. Andoaindik joateko bus zerbitzua ipiniko da eta izen emateko aukerak hauexek dira: Ganbara, Arteta, Lanbroa, Elizondo, Txitibar, Txindoki, Irunberri eta Batzokian. Autobusak 15:00tan aterako dira.
Bi ordu lehenago, 13:00ak aldera, Kantujira izango da Zumea plazatik hasita. Auzi honen harira ere Urki Dantza taldearekin batera erromeria eta gaztaña jatea antolatuko da Zumea plazan, abenduaren 26an.  Bestalde, epaiketaren gastuak finantzatzeko dirubilketa kanpainari ere ekin zaio. Bonoak honako merkatalguneetan eskuragarri daude: Stop eta Ernaitza liburudendak, M.Luisa Etxeberriaren harategia.
Datorren astearterako, abenduak 15, epaiketa egingo den egun berean elkarretaratzea deituta dago Goikoplazan iluntzeko 20:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!