KEMEN LERTXUNDI
Begi berriak atzo gaueko irudientzat
Gazte Lokala- ANDOAIN
Abenduak 17 – 18:00
Kontzertu akustiko laburra DOAN
Erreportari Gaztea Sariaren aurtengo edizioan hogei idazlan aurkeztu dira, eta 44 gaztek parte hartu dute lan horien idazketan. Aduna, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi diren edo ikasten duten 18 urte bitarteko neska-mutilek izan dute parte hartzeko aukera. Andoaingo Udalak euskarazko komunikazioa bultzatzeko helburuarekin hainbat ekimen sustatzen ditu: ezagunena Rikardo Arregi Kazetaritza Saria da, eta Erreportari Gaztea Saria ere ekimen horietako bat da, gazteei zuzendutakoa.
Hiru sari eta Aipamen Berezia ematea erabaki du aurten epaimahaiak. Jone Larrañaga, Jon Ander Ubeda eta Ainhoa Oiartzabal kazetariek osatu dute epaimahaia. Andoaingo Udaleko Euskara Zinegotzi Petri Romerok emango ditu sariak: lehendabizikoari 360 euro eta Xabier Laka eskultoreak egindako oroigarria, bigarrenari 180 euro eta hirugarrenari 90 euro.
Saritutako lanak argitaratu egingo dira, eta argitalpena sari-banaketako ekitaldian banatuko da.