Bilboko manifestaziorako busa, Urnietatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 11a, 13:05

Egunkariaren alde eta auziperatuei elkartasuna adierazteko Bilbon abenduaren 19rako deitua dagoen manifestaziorako autobusa antolatu da Urnietan. Datorren larunbatean, 17:00etan abiatuko da manifestaldia, bi ordu lehenago irtengo da busa Urnietatik, 15:00etan. Txartelak dagoeneko salgai daude, 10 euroren truke, Xauxar eta Kantoi tabernatan. Txartelak erosteko azken eguna, abenduaren 17ko eguerdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!