Donostiako Gotzaina Ontza Elkartean bazkaltzen ari da. Gasteizeko apaiztegian ikaskide izan ziren 18 apaiz bazkaritan bildu ziren bertan; 1931-1933 urteetan jaio eta 1957an apaiztu zirenak, hain zuzen. Juan Maria Uriartek ikaskideak agurtu nahi zituela-eta egin da bazkaria; bere ikaskide izan zen Andoni Izagirre Andoaingo apaizak antolatu du bilkura eta Jesus Garcia izan da sukaldaria. Argazkian, Jesus Garciarekin eta Gotzainarekin batera Martin Mujika eta Fernando Garcia.