Pello Zelarain, Errekalden ama agurtzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 9a, 19:09

Atzo, arratsaldeko 15:00ak aldera, espetxetik Errekaldeko tanatoriora ekarri zuten Pello, ama zendu berriari azken agurra emateko.

Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ondorengo idatzia igorri du Pello Zelarainen amaren heriotzaren inguruan:

"Atzo, arratsaldeko 15:00ak aldera Donostian kokatuta dagoen Errekalde tanatoriora
ekarri zuten Pello Zelarain, zendu berria den bere amari azken agurra emateko.

Kalez jantzitzako poliziaz inguratuta sartu zuten tanatoriora. Familiak eta lagunek ez zuten inolako jakinarazpenik izan eta Pellok berak deitu zuen tanatorioan zegoela esateko.

Villabonatar andana bildu zen tanatorioan Pello agurtzeko. Tarte laburra izan bazen ere emozioz betea.

Bigarren aldia da Pello Euskal Herrira ekartzen dutela, lehenbizikoz, 1999 urtean hauteskundeetan Pello, villabonatarrek zinegotzi aukeratu zutenekoa izan zen.

Orain, berriz, urte luzez bere ama ikusi gabe, 99 urterekin zendu den Mikaela Oiarzabal ikusteko ekarri dute. Esan behar da Oskar Zelarain eta Julen Zelarain euskal preso politikoen amona dela.

Gaur, bere aldeko hileta elizkunak izango dira Villabonan.

Ohar honen bidez Villabonako AMMren mugimenduak, doluminak agertu nahi dizkio Pello eta bere senide guztiei. Baita gure maiatasuna eta babesa ere".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!