LetrARTean, Itzala Gunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 9a, 10:57

Ostiral honetan  arratsaldean hasita, teknologiari, arteari eta literaturari buruzko hausnarketa-esperimentazioa egingo dute Itzala Gunean. Liburu ekoizpenean, informatikan eta Interneten eta artearen inguruan lan egiten duten eragileen arteko bilkura da LetrARTean.
Ekimen berritzaile honen antolatzaileek teknologia berrien eta kultura gaien inguruan interesa duen orori parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete.

Egitaraua
  • 17:30 Ongi etorria.
  • 18:00 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea tailerra.
  • 19:30 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea eztabaida.
  • 21:00 Afaria (aukerakoa).
  • 23:30 Ikuskizuna Komuneko paperean (idatzitako poemen errezitaldia) Imanol & Mattin Epelde http://www.27zapata.com.
  • 00:30 Bi hitz: Beats & Bits (DJ saio interaktiboa musika+bideo+twitter) Dj Kaiku.

OHARRA: "Mesedez, eman ezazue izena benetan agertu behar baduzue. Modu horretan, hobeto antolatuko dugu ekimena. http://letrartean.itzalagunea.com webgunean ere eman daiteke izena. Afarira gelditu nahi duenak ere bertan apuntatu behar du. Eskerrik asko!"
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!