Aizkardi mendi taldearen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 9a, 10:32

Abenduaren 13an ibilbide zirkularra burutuko du Aizkardi mendi taldeak Zaraia inguruan. Araotzetik abiatuta (380m), Orkatzategi (874m), Kurutzeberri (1156m), Aranguren (1158m), Degurixa (900m) eta Andarto (1076m) zeharkatu eta berriz ere, Araotzen amaituko dute bidea.

Argazki gehiago ikusi

Izena emateko: 649 717 182ra deitu  (20:00etatik 22:00etara) edo Aizkardi elkartera jo. Epea abenduaren 10ean amaituko da.

Sei ordu eta erdiko ibilbidea izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. Irteera Olaederra kiroldegiaren aurretik, goizeko 07:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!