Vanthourenhout garaile Asteasuko ziklokrosean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 9a, 10:32

Sven Nys eta Sven Vanthourenhout izan ziren joan zen abenduaren 8an Asteasun izan zen ziklokros frogako protagonista nagusiak. Atzetik izan zituzten Javier Ruiz de Larrinaga, Isaac Suarez, Unai Yus eta Tino Zaballa. Azken honek froga utzi beharra izan zuen saihetsetan hartutako kolpe baten ondorioz. Ibilbidea ikuslez beteta egon zen eta giro paregabea nagusitu zen.

Argazkiak: Gorki Tormo

Txirrindulari belgiarrak nagusitu ziren Asteasuko frogan. Sven Vanthourehoutek zeharkatu zuen helmuga lehen postuan baina gertu izan zituen Sve Nys, Klaas Vantournout eta Bart Aernouts ere.

23 urtez azpikoen artean, Daniel Ruiz izan zen garaile. Jubeniletan Jon Ander Insausti gailendu zen  eta kadeteen artean Jaime Campo izan zen txapeldun.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!