Euskararen eguna Jesusen Bihotza ikaslolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 4a, 14:49

Euskararen eguna zela eta ospakizun eta ekintza ezberdinak antolatu zituzten atzokoan Jesusen Bihotza ikastolan. "Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxoren bisita jaso zuten. Lehen Hezkuntzako ikasleak berriz, goizean goizetik jolasean aritu ziren  eta primeran pasa zuten lokotsa jokuan, sokatiran edo tokan. Eta nola ez, Argitxoren bisita ere jaso zuten. Ikasle bakoitzak gainera, marrazki polit bat egin zuen  ikastolako pasiloetan erakusteko eta euskararen aldeko esaldi politak ere idatzi zituzten kartulina banatan. Arratsaldean berriz, 15:30etan erromeria izan zen eta 16:00etan txokolate beroa banatu zen. D.B.H.ko ikasleak berriz Euskaraokean aritu ziren goizean eta "Berri ona" filma ikusi zuten Gurea zineman arratsaldean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!