Egunkaria auziaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 3a, 12:44

Egunkariaren sorrera, itxiera eta, itxieraren aurrean, jendearen erantzuna biltzen zuen bideo emanaldiarekin eman zitzaion hasiera Egunkariaren aldeko batzordeek antolatuta, herriz herri burutzen ari diren 'Egunkaria libre!' saio informatiboei atzo iluntzean Zizurkilen. Ondoren, Martxelo Otamendik hartu zuen hitza eta auziaren aurrean, euren egoera azaldu zuen. Abenduaren 15 eta 16an Madrilen burutuko da epaiketa. Egun batzuk geroago, abenduaren 19an Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin zuen Otamendik eta eskerrak eman zizkien laguntza eskaini dieten herritar guztiei, babes handia jaso dutelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!