Garai bateko Urnietan baserri gutxi izango ziren etxerako sagardorik egin gabe geratzen zirenak, baina ohitura zahar hau ia desagertu da gaur egun. Horregatik, eta baserritar hauek tradizioa mantentzeko egiten duten lana goraipatzeko eta herritarrengana iristeko asmoarekin antolatutako txapelketa da. Beraz, sagardoa etxean egiten duena lehiaketara aurkeztu daiteke. Partaide bakoitzak 5 botila jarri beharko ditu eta botila bakoitzeko 2 euro ordainduko da. Irabazleak garaikurra jasoko du. Izen emateko abenduaren 15a baino lehen deitu behar da honako telefonora: 628 618 362 (Joxeba). Lehiaketaz gain, arratsalde horretan San Juan plazara hurbiltzen diren herritarrek sagardo hori probatzeko aukera izango dute.