Euskararen eguna, kalejira eta jaia Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 3a, 12:11

Aita Larramendi ikastolako Leire Esnaola eta Larraitz Otamendi izan ziren euskararen egunaren harira pregoia irakurri zutenak.

Bideoa

Ez da paradisu batean bizi,
ez eta gazteluz eta printzesez
inguraturiko ipuinetako erreinu batean.
Aitzitik, sorgin zikoitzen maltzurkeriatik ihes dabil,
baina baditu inguruan haur, gazte zein heldu
uste eta iritzietatik alde eginez
adorea eta zirrara ematen diotenak.
Txikia da oso, baina bere txikitasunean
badu hesi barruan gaudenoi nortasuna emateko kemena.
Ez da kikiltzen ez, eta horrek handi egiten du,
Urtez urte guganaino iristeko ausardia izan baitu.
Zaharra da jada, baina gure mihiak astinduz
urteak gainetik kendu
eta geuk gazte nortasuna ematen diogu.
hitzez, asmoz eta ametsez mintzo garenean,
errealitateak ez duelako neurririk,
ez eta hesi edo mugarririk,
txikiena ere handi bihurtzen dugulako,
zaindu dezagun maite dugun hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!