Irunberri elkartearen deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 3a, 12:06

Elkartean bortxaz sartu ziren, kanpoko pertsiana eta barruko beste 4 ate hautsiz. Eta gainera ordenagailua eta bazkideen diru kutxa lapurtu zituzten”, Irunberrikoen arabera 5000 eurotik gorako diru galera sortu dute. “Egoera larri horren aurrean, andoaindar guztien elkartasuna eskatu behar dugu, guztion artean diru galera honi aurre egin, eta kultur jarduerak Andoaingo kaleetara zabaltzeko konpromezuarekin guztiok batera eginez”.  Asteburu honetatik aurrera herritarren ekarpen ekonomikoa egiteko eltxetxuak jarriko dira hainbat elkarte eta tabernatan, “Laguntza txikienetik handienera, guztiak behar ditugulako. Egin zure ekarpena!!”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!