Reziklarte: 10.000 bisitaritik gora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 3a, 12:03

San Markos Mankomunitateak artelan bihurtutako edukinontziekin antolatu duen erakusketa ibiltaria ezagutzeko aukera amaitu da. 10.000 herritar baino gehiago hurbildu dira eta bertaratutakoen artean, 2.030 herritarrek eduki ontzi gustukoenaren aldeko bozka eman dute. Beraz, publikoari esker, Mankomunitateak bi artelan sarituko ditu; “Cristalino”, Agustin Pontesta Icuzarena eta “Impacto”, Shandra Perez Luceroena. 500 euroko sari bana jasoko dute.  Antolatzaileek oso modu baikorrean baloratzen dute ekimenak herritarren artean izan duen harrera. Reziklartera hurbildutako herritar eta artista parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!