Udal batzarraldia, kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 3a, 12:02

Alor desberdinetako erabakiak onartu zituen udalbatzak, igaro den azaroaren 25ean burutu zen osoko ohiko bilkuran. Inoiz baino adostasun maila handiagoa nagusitu zen, proposatu, eztabaidatu eta bozkatu ziren gaietan.



PAUSO BERRIA, OSASUN
ZENTRO BERRIRANTZ
Duela aste gutxi jakinarazi zen moduan, anbulatorio berria egiteko lanetara bideratuak zeuden Eusko Jaurlaritzako diru-partida hitzartuak, datozen aurrekontuetatik kendu ditu Patxi Lopez buru duen gobernu berriak. Udalbatzak, eskutitza helarazi dio osasun sailburuari, egoera argitu eta biltzeko eskatuz. Artean, pasa den azaroaren 25ean burutu zen osoko ohiko bilkuran, osasun zentro berria eraikitzeko tramitazio prozesuari dagokion pauso berri bat eman zuten udal ordezkariek; lokalen erabilera zehatza zein izango zen aditzera ematea Jaurlaritzari.

EMAKUMEEN AURKAKO
INDARKERIA
Azaroaren 25a, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egun gisa izendatua dago mundu osoan. Urnietako udalbatzak, urtero bezala adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez. Udalaren nahia, genero indarkeria desagertu dela adieraztea litzateke, Juan Mari Tomasenak irakurri zuen idatzian aipatzen zenez. Baina ordura arte, berdintasunaren alde udal politika aktiboa bultzatzeko beharra dagoela azpimarratu zuen gobernu taldeko kideak. Era berean, baita tratu txar kasuak detektatu eta prebentzio lanera baliabideak bideratzekoa ere. Emakumeak jasan beharreko berdintasun gabezien zerrenda luzea baita; udalbatzak onartutako adierazpenean aipatzen direnez, lan alorrekoak, sexualak, bazterketa…  Aurtengo kontzientziatze mezua, bereziki gazteei zuzendua dago.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!