Andoaingo AHT gelditu elkarlanaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 1a, 16:51

Aurreko asteko udal batzarraldiaren inguruan hauxe Andoaingo AHT gelditu elkarlanaren balorazioa:

"Azaroaren 26an, Andoaingo udaleko batzarraldian, AHT eztabaidatzearen aldeko mugimenduak bideraturiko mozioa eztabaidatu zen.

Kontutan harturik Andoaingo AHT gelditu elkarlana mugimendu honetako partaideetako bat dela eta udal batzarraldian present izan ginela, bertan hitzegindakoaren inguruan gure iritzia eman nahi dugu, udalak ez baitzigun gure ekarpenak egiteko aukerarik eman.

Lehenik salatu beharrekoa hau da, plenoan zehar herritarren parte hartzearen inguruan ahoa bete zitzaien horiek, hala nola, alkatea eta PNV zein PPko zinegotziak, ez ziren gai izan bertaratutakoei hitza luzatzen eta gure iritzia emateko aukerarik ez genuen izan.

Bestetik AHT eztabaidatzearen behar eza, honela justifikatzen zuten, hainbat eta hainbat hauteskunde burutu direla AHTren kontua plazaratu zenetik, eta beti AHTren alde dauden alderdiek gehiengoz irabazi dutela eta dagoeneko jaurlaritzan zein foru aldundietan eztabaidatua dagoela.

Gure ustez, hauteskundeetan herritarrek ez dute AHT bai edo ez-aren arabera bozkatzen, milaka faktorek eragiten dutelarik bozkaren norabidea, beraz gure iritziz hauteskunde hauetako emaitzak ezin daitezke estrapolatu balizko AHTren galdeketa baten emaitzetara. Herritarrengan honelako eragin sakonak dituzten erabakiak galdeketa zuzen bidez burutu beharko liratekeelarik.

PNV-ko bozeramaileak aipaturiko beste kontu batek ere atentzioa deitu zigun. Noinbait hasiera batetan AHTak Etxarri gainetik pasa behar omen zuen eta gaur dela eguna non, sarturiko elegite ezberdinen bidez Andoainen ikusiko dugun bakarra Buruntza eta Belkoainen arteko biaduktoa izango dela, gainontzekoa tunel bidez joango baita.

Argudio hau erabiltzea oso larria iruditzen zaigu, ez dugu uste Egibarrek etxeko hautsak alfonbraren azpian gordetzen dituenik. AHTak lurpetik gero eta metro gehiago egin hainbat ondorio larri baitakartza berarekin, hala nola:

-Buruntza zein Belkoainen dauden akuiferoen (lurpeko Irak) zulaketa, ur hauek betirako galduaz. Iadanik lanak burutzen ari diren herrietan hainbat baserri ur gabe geratu dira, beraien iturriek hartzen zituzten uren akuiferoak zulatu eta gero.

-Bestetik gogoratu behar da, tuneletan hainbat larrialdietako irteera bat egon behar direla, bertara iristen diren pistak eraiki beharko liratekeelarik, beraz modu honetan mendiak barrutik zein kanpotik txikituko lituzkete.

Azkenik AHTren eztabaidatik atera eta beste eztabaida batetara desbideratu ziren, oso eroso sentitzen diren eztabaida batetara.

Beraz udalean bizitakoaren ondoren, hainbat gauza garbi geratu zitzaizkigun:

-AHTren eta beronek dakartzan ondorioen desinformazioa udaleko partaideen aldetik.

-AHTak behar duen eztabaida sakona.

Honela bada, Andoaingo AHT gelditu elkarlana moduan, AHT eta bere ondorioen inguruko informazioa plazaratzen jarraituko dugu eta bestetik AHTren inguruko eztabaida bultzatzen jarraituko dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!