Mendi astearen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abe. 1a, 12:03

Aizkardi mendi taldeak XXVI. Mendi astearen balorazio oso baikorra egin du, deialdietan jende ugarik parte hartu duela adieraziz.

Bestalde, 2010erako mendiko federatu txartela berritu nahi duten herritarrei deialdia egin diete Aizkardiko kideek. Abenduak 10, 15, 17, 22 eta 29an txartela berritzeko aukera izango da 20:00etatik 22:00etara Larreako egoitzan. Gainerakoan, urtarrilean zehar ostegunetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!