Goiz polita izan zen atzokoa Larraulen. Bertako baserritarren produktuak, ogia, pitxiak, jakiak, bigarren eskuko materiala... denetarik ikusi eta erosteko aukera izan zen Azoka berezian. Txondorreko ikatza ere salgai jarri zuten, arrakasta handiz. Eguerdi aldera hurbildu zen jenderik gehiena eta inork gutxik egin zion uko pintxo goxoren bat dastatzeko aukerari. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, giro polita sortu zen.