Egunkariaren aldeko ekimenak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 30a, 13:55

Ostegun honetan Egunkariaren aldeko nazio mailako manifestaziora (abenduak 19, larunbata) joateko taldeko argazkia ateratzeko deialdia egin dute. Euskaltzale oro deituta dago ekitaldi horretara. Argazkia ateratzeko hitzordua ostegun honetan 19:00tan ipinita dago, Arrate pilotalekuan.
Aurreko asteburuan Eskola kaleko plazatxoan andoaindar talde batek Egunkariaren aldeko postua ipini zuen. Ekimenak biderkatu egingo dira epaiketaren hasieraren atarian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!