Txondorra irekita, ikatza

Joan zen larunbat eguerdian zabaldu zuen Koldo Jauregi larrauldarrak, Kultur astearen baitan, astebetez egosten edukitako txondorra. Guztia hustu ez bazuen ere, ikatz garbia eta arina jaso du eta, guztia irekitakoan, 700 kilo inguru izango direla uste du. Atzoko Azoka berezian saldu zuten orain artean eskuratutako emaitza. Bihar arratsaldean zabalduko du falta dena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!