Bertsolari Txapelketa Nagusiak baditu finalistak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 29a, 22:11

Gaur arratsaldez jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdia Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Bertan, Maialen Lujanbio hernaniarra izan da garailea. Gaurko saioan bertsolari bakoitzak zenbat puntu jaso duen ikusi ondoren jakin da zein izango diren abenduaren 13ko finalean kantatuko zortzi bertsolarien izenak. Aurrez sailkatuta zegoen Andoni Egaña txapeldunarekin batera BEC-en izango dira, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina. Uxue Alberdi zortzigarren postuan geratu da, finalaren ateetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!