Gaur eta bihar asanblada eta manifestazioa deituta daude Andoainen, Zumea plazatik 19:30tan aterata. Euken Villasante azkenetakoa izan zen deklaratzen eta atxilotuetako gehientsuenak bezala, espetxean sartu dute. Astearen hasieran 34 gazte atxilotu zituzten Euskal Herri osoan, horietatik 11 Gipuzkoan. Denera 30 espetxeratu dituzte, inkomunikaturik deklarazioa hartu ostean. Lau bakarrik geratu dira libre. Atzo azken hamar gazteri deklarazioa hartu zieten. Horien artean Euken Villasante andoaindar gaztea zegoen.