Eteneta Elkartearen egoitzako suteak du ez kalte larririk eragin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 28a, 14:53

Urnietako Etenetako Elkarteko sutea dela eta Idazabal kaleko 5. zenbakian bizi diren 37 bizilagun etxetik aterarazi dituzte gaur goizaldean (etxabe horretan dago elkartearen egoitza) Eusko Jaurlaritzako Barne-sailetik jakinarazi dutenez, goizeko lauetarako minutu batzuk falta zirela hasi da hotz-kamera baten ondoan eta paper mordo bat lekuraino iritsi da berehalakoan. Horrek ke kopuru handia sortu du bertaratu diren Donostiako su-hiltzaileen esanetan. Hori dela eta Ertzantzak etxeko biztanlean kaleratzeko erabakia hartu du. Hala eta guztiz ere suhiltzaileek berahala menderatu dute sutea eta ez da izan kalte larririk elkarte barruan. Kanpoan ez da izan inongo kalterik. Sua itzalitakoan bizilagunak berriro etxera itzuli dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!