Euken Villasante azkenetakoa izango da deklaratzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 28a, 13:17

Astearen hasieran 34 gazte atxilotu zituzten Euskal Herri osoan, horietatik 11 Gipuzkoan. Dagoeneko 22 espetxeratu egin dituzte, inkomunikaturik deklarazioa hartu ostean. Bi bakarrik geratu dira libre. Gaur azken hamar gazteri deklarazioa hartuko diotelakoan daude. Horien artean dago Euken Villasante andoaindar gaztea. Amasa-Villabonako Mikel Ayestaran espetxean sartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!