Bihar zabalduko dute txondorra

Joan zen astelehenetik Antton Amonarriz Kultur Etxearen atzealdeko zelaian piztuta dagoen txondorra zabalduko dute bihar eguerdiko 12:00etan. Lehen egunetan haizeak askorik lagundu ez bazien ere, ondo moldatu dira Koldo Jauregi eta Antselmo Larrarte txondorgile lanetan. Jasotzen duten ikatzaren zati bat igandeko Azoka berezian erosi ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!