Udalbiltza epaiketa laster izan daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 27a, 13:13

Udalbiltzako hautetsi eta hautetsi ohik prentsaurrekoa eskaini zuten atzo, epaiketa laster hasiko delakoan. Horien artean, besteak beste, auzipetuen artean dauden Karmele Urbistondo Urnietako hautetsi ohia, Xabier Iragorri Oiartzungo alkate ohia eta Juankar Alduntzin Pasaiako alkate ohia eta. Epaiketa noiz hasiko den ez dakite zehazki, baina aste batzuk edo gehienez hilabeteko kontua izango da.

Udalbiltzaren aurkako auzia Europan salatuko dute milaka hautetsik. EAJ, ezker abertzalea, Aralar eta EAko hainbat zinegotzik elkartasuna adierazi die auziperatuei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!