Mikel Ayestaran villabonatarra espetxeratua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 27a, 09:59

Atzo deklaratu zuten hamairu gazteetatik, bi besterik ez dira aske geratu. Gainerakoak espetxeratu egin dituzte. Tartean, Amasa-Villabonako Mikel Ayestaran gaztea "talde terroristako kide" izatea egotzita. Hurrengo orduetan, gaur eta bihar, gainerako guztiek deklaratuko dute ziurrenik. Atzo jakin zen gazteei deklarazioa inkomunikatuta hartzen ari zirela, eta abokatuei ez dietela auzitegira sartzen utzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!