Iñaki Oriberi omenaldia egingo diote gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 26a, 14:36

Andoaingo Kiroletako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak Iñaki Oriberi omenaldi txikia egin dio ostegun honetan, urte luzez ikastetxeen ordezkari gisa  batzordekide lanetan aritu delako. 1993.urteaz geroztik, Oribe ikastetxeetako ordezkari bezala bolondres modura burubelarri aritu da Kirol Patronatuan. Berriki ordezkaritza lana utzi duenez, erakutsitako jarrera ona eta hartutako lan guztiagatik eskerrona adierazi diote omenaldi xume baten bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!