“Bidezko merkataritza: ekoizletik kontsumitzaileenganako kate solidarioa” Andoainera iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 26a, 14:35

Elkar Sarea-Elkartasun Kontsumo Sarea ekimenaren lehenengo urteurrena ospatzeko asmoa dute Andoainen. “Bidezko merkataritza: ekoizletik kontsumitzaileenganako kate solidarioa” lemapean ikusentzunezkoak, produktuen dastaketa nahiz salmenta eta erakusketa burutuko dira hurrengo egunetan.
Bideo forumak, denera,  lau izango dira Kale Nagusiko Itzala Gunean eskainiko direnak, iluntzeko 20:00etik aurrera. Datorren asteko asteartean eta asteazkenean, hurrenez hurren, lehen biak eskainiko dira: "El fin de la semilla” (15’) eta "El secreto del murciélago" filma (52’).
Eskola kaleko plazatxoan, bestalde, bidezko merkataritzako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Hitzordua bikoitza da, abenduaren 12an eta 19an. Biak ala biak larunbatarekin izango dira, goizeko hamarretan hasita.
 “Bidezko Merkataritza … da” izeneko erakusketa ere iragarrita dago.
Bidezko merkataritzaren inguruko informazio gehiago http://elkarsarea.blogspot.com/ gunean eskuragarri dago.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!