Larunbatarekin ospatu zen V. urtez kantu kalejira eta bazkaria. Hego haize indartsua lagun, hogeita hamarren bat lagun abiatu ziren San Juan plazatik eguerdiko hamabiak ondo pasata. Kanturako geldialdiak eginez herriko hainbat kale pasa ondoren, Eteneta Elkartean berrogei bat lagun inguru bildu zen bazkaltzera. Bazkalosteko orduak berriro kantuan eman zituzten lagun-giro ederrean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!