Koruko Amabirjinaren eskola

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko aza. 26a, 14:30

Larunbatean, Santa Zezilia bezperan, Urnietako San Migel parrokian zazpietako mezan kantatu ondoren kontzertu bikaina eskaini zuen Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola Abesbatzak. Zuzendari eta piano-jole lanetan Jon Alberdi zelarik hamaika kantuz osatutako emanaldia eskaini zuten, horietako bat lehenengo aldiz eskaini zuten jendaurrean, Despertar ayer y hoy izenekoa hain zuzen ere.
Bertaratu zirenen txalo zaparrada jaso zuten kanta bakoitzaren ondoren eta bukaeran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!