Sergio Barreiro IUko bozeramaleak herritarren parte hartzeari atea zabaltzeko deia egin zuen, "gure alderdiak proposamena ontzat hartzen du. Herritarren parte hartzea beharrezko ikusten dugu". Giarte gaiei babesa eman behar zaiela gaineratu zuen.
Juan Carlos Cano PPko ordezkariak bere aldetik eztabaida faltsua eta zaharkitua dela esan zuen. Egitasmoaren inguruan instituzioetan luze eta zabal eztabaidatu dela gaineratu zuen.
PSE-EEko Estanis Amutxastegi alkateak AHTren aldeko bere alderdiaren joera gogora ekarri zuen eta "insultoan" bukatuko den eztabaida zabaltzeari uko egin zion, "Gure alderdiak beti adierazi du beharrezkoa dela AHTa eta horren inguruan instituzio guztietan eztabaidatu da".
EAJ-PNVko Iñaki Egibarrek Andoainen bertan aspalditik herritarrek eta herriko eragileek AHTren ibilbideari egindako ekarpenak bere eragina izan dutela gogorarazi zuen. Mozioan aipatzen diren hainbat ñabardurekin ez daudela ados gaineratu zuen.
Bozketa egiteko garaian, alderdi guztiek ezezko botoa eman dute, IUk ezik. AHTaren inguruan eztabaida soziala sustatzeko garaian IU bakarrik geratu da.