Alazne Manerok, dantza elkarteko arduradunak Aiurriri adierazi dionez, Aurrera Gure ametsa Dantza elkartea saiatzen da bi edo hiru urtero kanpoko beste dantza talde batekin kultur trukeak egiten. "Gure kultura eta dantza erakusten dugu eta beste taldeak ere bere ezaugarri, musika eta dantza ezagutzeko aukera ematen digu. Continuitat dantza taldearekin elkartrukean joan zen urtean hasi ginen. SanMiel festetan etorri ziren, benetako lana espektakulo bihurtuta eskaini ziguten. Benetan onak. Adibide ederra guretzat"
Honako programa izango dute asteburuan:
Urnietatik Irteera: Ostirala, azaroak 27, gaueko 23:15tan, San Juan Plazatik.
Larunbata:
Eguerdiko 13:00tan, Aktuazioa, Torroella de Montgríko enparantza nagusian, Continuitateko kideekin.
Arratsaldean, Bisita gidatua Torroellan dagoen Mediterranea museora, eta ondoren San Andreseko feria bisitatu eta herrian zehar dauden ekintzak ikusi.
21:00- Afaria Continuitateko kideekin Hotelean.
Igandea: Libre, Torroellako ekintzak ikusi edo hondartzatik paseatu Estartit´en ( Islas Medas - Natura erreserba).
Bazkaria eta Urnietara itzulera.