"Beraiekin gaude. Gure indar guztia eta baldintzarik gabeko maitasuna beraientzat". Astearte goizaldean Hego Euskal Herrian atxilotu zituzten 34 gazteen atxiloketa masibo eta arbitrarioak salatzeko prentsaurrekoa burutu dute lagun eta senideek, gaur arratsaldean Usurbilgo pilotalekuan.
Gazteok pairatzen ari diren egoerari buruzinformaziorik ez dutela azpimarratu dute, bertaratu diren irratikomikrofono edota telebista kameren aurrean. "Ez dakigu non eta nolaaurkitzen diren", adierazi du komunikatua euskaraz irakurri duensenideetako batek. Era berean, inkomunikazio egoerak torturensinonimo direla badakitela ere adierazi dute. Euren errugabetasunadefendatu dute. "Gure seme-alabak ez dira lapurrak, ez gaizkileak.Ikasle eta langileak baizik", gaineratu dute. Herriaren aldeborrokatu direlako atxilotu dituztela berretsi dute. Atxiloketoksalatzeko larunbat honetarako, azaroak 28, manifestazio nazionaladeitu dute Bilbon. 17:00etan irtengo da Aita Donostiatik. Bertaratudiren senide eta lagunen txalo artean, eta atxilotuak askatzeagaldeginez amaitu dute ekitaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!